Jinja

Artikulu hau santutegiei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jinja (Uganda)».
Torii jinja batean sartzeko ataria da.

Jinja (japonieraz: 神社?) izenarekin, Xintoismoaren santutegiak eta haien inguruko zonalde naturalak ezagutzen dira. Nahiz eta zenbait eliz eta meskita jinja bezala onartuak izan, tradizionalki ez zen horrela, ez ziren kaperak edo sinismena zabaltzeko tokiak. Jinjen helburua kami edo xintoismoaren jainkoari kultua eskaintzea zen; batzutan ere kami bezala onartutako hildako baten arimari. Azkeneko mendetan kami esanguratsuenak Japonian izan dira santututak.[1]

Jinja hitza Japonian ofizialki 1882. urtetik erabili izan da. Japonia osoan 80.000tik 100.000ra jinja zerrendatuak daude. Dena dela, kopuru osoa askoz altuago izango da ezen jinja batzuk oso txikiak dira edota gaur egun abandonatuak daude. Jinjak mantentzeko dirua biltzen da eta, bestetik, udalek ere laguntzen dute.

  1. http://eos.kokugakuin.ac.jp/modules/xwords/entry.php?entryID=696

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search